Dekanoaren gutuna

Guztientzako ataria


ROSA RAMOS TORÍO
Decana del Colegio de Psicología de Navarra
 

Guztientzako ataria

Nafarroako Psikologiaren Elkargo Ofizialaren Gobernu Batzordearen izenean ongietorria eman nahi dizut, baita elkargoak garatzen dituen jardueretan parte hartzera gonbidatu ere.

Une honetako Gobernu Batzordearen helburu estrategikoa gure lanbidea gizartean duen presentzia areagotuz garatzea da. Gure ustez, psikologian dihardugun profesionalok pertsonen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko egitekoa dugu.

Garapen profesionala sustatzen dugu, gure lanbideari eusten dioten aurrerapen zientifiko eta akademikoetan oinarrituz. Etengabeko trebakuntzaren bidez, zehaztasunez eta kalitate-estandarrei jarraikiz jardun nahi dugu gure lanbidean.

Eskualde-erakundeekin koordinatzen garenez, gizarte aurreratuaren alde egin dezakegu lan, behar psikosozialak hautemanez eta haiei erantzunez.

Ongietorri hau gure webgunearen bidez ematen dizugu, elkargoaren eta elkargokideen arteko informazio-trukea denbora errealean egiten den partaidetza-eremua. Bertan, besteak beste, albisteei buruzko informazioa, trebakuntza-jardueren egutegia, gure sektoreko lan-eskaintzak bistaratzen dituen lan-poltsa aurkituko dituzue. Gainera, lanbidean eragina duten araudi eta arau juridikoak atzi ditzakezue, baita lan-eremuei buruzko informazioa, etab. aurkitu ere.

Bestalde, maila publikoan, edonor sar daiteke gure erkidegoko psikologo-elkargokideen zerrendan, bere beharretara hobekien egokitzen den hori aurki dezan. Webgunearen bidez, komunikazioa eta partaidetza modu aktiboan errazten dituen eremu dinamikoa sortu nahi dugu.

Zu zara elkargoa, har ezazu parte!

Rosa Ramos Torío – Dekanoa