Nafarroako Psikologia Elkargo Ofizialeko Estatutuak
Nafarroako Psikologiaren Elkargo Ofiziala zuzenbide publikoko korporazioa da, Legeak babesten duena eta Nafarroako Foru Erkidegoak onartua. Berezko nortasun juridikoa eta bere helburuak betetzeko gaitasun osoa ditu. Nafarroako Psikologiaren Elkargo Ofiziala Estatutu hauen arabera arautuko da, lanbidearen jarduera arautzen duten legeen kalterik gabe. Bestalde, onar litezkeen barne-erregimeneko araudiek ere arautuko dute, eta ezin izango dira Estatutuetan ezarritakoaren kontrakoak izan.
Indarrean dauden Estatutuak Psikologiaren Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak onartu zituen 2022ko ekainaren 22ko hitzarmenaren bidez. Horrez gain, Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Nafarroako Elkargoen Kontseiluen Erregistroan daude inskribatuta, Lehendakaritza eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 333E/2023 Ebazpenaren bidez.